Eskaerak

Eskaera egin ondoren, jaso dugula adierazteko mezu elektronikoa bidaliko dizugu. Bertan, emandako datu pertsonalak eta eskaeraren xehetasunak agertuko dira. Eskaera guztiak jaso arte ez da hurrengo prozesua abiatuko.

Entregatzea

Eskaera guztiak erosketa-prozesuan aukeratutako AEKren euskaltegian jasoko dira. Ordainketa jaso eta liburuak eskuragarri daudela ziurtatu ondoren, euskaltegira bidaliko ditugu. Eskaera jasotzeko prest dagoenean, mezu elektroniko bidez jakinaraziko dizugu.ugu.

Eskaera-epea bukatu eta hurrengo 10-15 egunean jasoko duzu eskatutakoa aukeratutako euskaltegian.

Liburu batzuek «1-3 aste bidaltzeko» oharra dute fitxan, jakinarazteko eskatu egin behar ditugula eta iristen direnean bidaliko dugula eskaera osoa

Bidalketak doakoak dira beti.

Itzulketak eta aldaketak

AEKren online dendan egindako erosketarekin gustura egon zaitezen nahi dugu. Edozein arrazoirengatik hala ez bada, hamabost (15) eguneko epean itzul dezakezu eskaera, jasotzen duzunetik aurrera.
Liburuak itzuli ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Irakurri, markatu edo hondatu gabe egotea. 
    • Osorik egotea (eranskinak, CDak eta abar barne, baldin badaude). 
    • Plastikoz bilduta iritsi badira, bilgarria ireki gabe egotea. 
Eskaera jaso zenuen euskaltegiaren bitartez itzuli behar duzu. Eraman euskaltegira, eskari-zenbakiaz batera, eta han kudeatuko dute itzultzeko prozesua.
Baldintza horiek betez gero, eskaeraren zenbateko osoa itzuliko dizugu. Bestela, baldintzak bete ezean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Eskatu ez duzun liburu bat jasotzen baduzu, edo liburuak akatsen bat badu (inprimatze-akatsak, orriak faltan, garraioan hondatua...), eraman euskaltegira eta inolako kosturik gabe aldatuko dizugu. 

Kargatzen...
Itzuli gora