Denda honetako erosketak Bidalketak eta itzulketak orrian eta Lege-oharrean jasotako baldintzek arautzen dituzte. Orri honetan, erosketa egitean ematen dituzun datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun azaltzen dugu.

Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honen helburua da Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) erakundeak datu pertsonalekin egiten dituen erabileren berri ematea, bai eta interesdunen eskubideak deskribatzea ere, bi araudi hauen arabera: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO); bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, DPBEDBLO).

1. Arduraduna eta harekin harremanetan jartzeko datuak

Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK), IFZ: F95222816, da datu hauen tratamenduaren arduraduna. Harekin harremanetan jartzeko, bide hauek balia daitezke:

  • Posta: Txakur kalea 1-4, 48005 Bilbo (Bizkaia).
  • Posta elektronikoa: lopd@aek.eus

2. Datuen erabilera: xedeak, oinarri juridikoak eta hartzaileak

AEKk bere ardurapeko Tratamendu Jardueren Erregistroa du, non zehatz-mehatz jasota dauden erabileren xedeak, horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOren 30. artikuluan aurreikusitako gainerako alderdiak. Hauek dira denda honen bidez egiten diren erabilerak:

Online denda: bezeroak eta eskariak

  • Xedeak: bezero-kontuen eta eskarien kudeaketa, ordainketak, fakturazioa, eskaria aukeratutako euskaltegian entregatzea, itzulketak, eta bezeroen kontsultei erantzutea.
  • Legitimazioa: kontratuzko harremana gauzatzea; lege-betebeharrak betetzea (fakturazioa eta kontabilitatea).
  • Hartzaileak: banku-erakundeak, ordainketak kudeatzeko; zerga-administrazio eskuduna; kontu-auditoreak.

Komunikazioa eta marketina

  • Xedeak: kontsultei eta informazio-eskaerei erantzutea, eta buletinak eta jakinarazpen komertzialak bidaltzea.
  • Legitimazioa: interesdunaren baimena; AEKren interes legitimoa zuzeneko marketina egiteko; 34/2002 Legea, jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketari dagokionez.
  • Hartzaileak: ez da aurreikusten.

AEKren gainerako jardueretako (ikasleak, KORRIKA, hautaketa-prozesuak...) datuen erabilerak AEKren pribatutasun-politika orokorrean daude jasota.

3. Datuak gordetzeko denbora

Erabilera bakoitzean, datuak gordeko dira ezarritako harremanak iraun bitartean, eta, ondoren, legez aplika daitezkeen epeetan eta datuak biltzea eragin zuten helburuak betetzeko behar beste denboraz, bai eta xede horretatik eta datuen erabileratik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar beste denboraz ere. Erabileraren oinarria baimena denean, datuak gordeko dira baimena baliogabetu edo datuak ezabatzeko eskatu arte. Erabilera bakoitzerako beharrezkoak diren datuak baino ez dira eskatzen; hortaz, datuok eman ezean, ezinezkoa izango da eskatutako zerbitzuak ematea edo ezarritako harremanei eustea.

4. Datuen nazioarteko transferentzia

Denda honen bidez jasotako datuak ez dira Europako Esparru Ekonomikotik kanpora transferitzen.

5. Eskubideen egikaritzea

Gure posta-helbidera edo helbide elektronikora (lopd@aek.eus) idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, araudian xedatutako kasuetan eta baldintzen arabera:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: zure datuak erabiltzen ari diren ala ez jakiteko.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak erabiltzeari utz diezaioten, besteak beste jada beharrezkoak ez direnean haiek biltzea eragin zuten xedeetarako.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan datuak erabiltzeari utz diezaioten.
  • Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan datuen erabileraren irismena mugatzeko; hala ere, tratamenduaren arduradunak haiek gordetzen jarraituko du.
  • Datuak eramangarriak izateko eskubidea: aldez aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidal diezazkioten eskatzeko.
  • Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
  • Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea.

Eskubide horiek egikaritzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatu beharko du. Era berean, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, batez ere zure eskubideak gauzatzean gogobetetasuna lortu ez duzunean.

6. Pribatutasun-politikaren eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukiak aldaketak izan ditzake, gerta daitezkeen lege-aldaketetara edo kontrol-agintaritzen irizpide eta iritzietara egokitzeko.

Kargatzen...
Itzuli gora