Denda honetako ordainketak Redsysen ordainketa-pasabide seguruaren bidez egiten dira.

Nola ordaintzen da

Eskaria berresten duzunean, bankuaren ordainketa-orrira bideratuko zaitugu. Han sartuko dituzu txartelaren datuak, eta, zure bankuak hala eskatzen badu, ordainketa berretsiko duzu (mugikorreko aplikazioa, SMS bidezko kodea...). Ordainketa egin ondoren, dendara itzuliko zara eta eskariaren berrespena jasoko duzu posta elektronikoz.

Zure datuak babestuta

  • AEKk ez ditu inoiz ikusten ez gordetzen txartelaren datuak. Bankuaren orrian bakarrik sartzen dira, eta bankuak tratatzen ditu zuzenean.
  • Denda osoa eta ordainketa-orria konexio zifratuaren bidez (HTTPS/TLS) ibiltzen dira.
  • Ordainketak bankuen segurtasun-arauak betetzen ditu, bezeroaren autentifikazio sendoa (3D Secure) barne.

Ordainketarekin arazorik baduzu, idatzi denda@aek.eus helbidera.

Kargatzen...
Itzuli gora