Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu denda.aek.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: EUSKARAZ KOOP. S. (AEK)
  • IFZ: F95222816
  • Helbidea: Txakur kalea 1-4, 48005 Bilbo
  • Telefonoa: 946 464 000 · 673 200 100
  • Helbide elektronikoa: aek@aek.eus
  • Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 2002.0.037 zenbakiarekin

1. Baldintza orokorrak

denda.aek.eus webgunea AEKren jabetzakoa da. Erabiltzailea borondatez sar daiteke bertan, eta sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharra, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun-politika, cookie-politika eta erabilera-baldintza hauek, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira, eta soilik berarenak. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari, ezta webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin ere.

Erabiltzaileek galarazita dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, eta ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. AEKk espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari, baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta horietan eskainitako produktu eta zerbitzuena ere. Esteka horien helburua erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea bere erantzukizunpean bakarrik sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako ondorio edo kalteen erantzule izango, informatika-kalteak eta birusak barne. AEKk ez du bermatzen webgunean ez dela egongo kanpoko hirugarrenek txertatutako birusik edo erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkiekeen bestelako elementurik; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu horrelakorik gerta ez dadin.

AEKk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, beharrezkoa iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroa eta erosketak

Webgune honetan sartzeak ez dakar halabeharrez datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (adibidez, harremanetarako formularioa edo online erosketa) beharrezkoa da datuak ematea. Zerbitzua egokia izan dadin, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datu zehatz eta osoak emateko konpromisoa hartzen du, bai hasierako harremanean, bai geroko jakinarazpenetan. Hala, datu horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Formularioetan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, baliteke AEKk erabiltzailearen eskaerari ez erantzutea.

AEKren zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartzen dituela AEKren baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika. Era berean, AEKren legezko interesean eta interesdunak zentzuz espero lezakeenean oinarrituta, AEKk bere produktu eta zerbitzuei buruzko, edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko, merkataritza-jakinarazpenak bidal ditzake, posta arruntez zein baliabide elektronikoen bidez. Erabiltzaileak edonoiz erabil dezake tratamendu honen aurka egiteko eskubidea.

3. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura, diseinu, produktu, zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoenak ere, AEKrenak dira, bestelakorik adierazten ez bada.

Webgune honetan sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, ezta erabiltzaileari horiek erabiltzeko baimenik (osoa edo partziala) ematen dionik ere. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu edo eraldatzen baditu, Tratamenduaren Erantzulearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune honen titularrari kalteak eragingo lizkiokeen ekintzarik ez egiteko. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagozkion lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta, hala badagokio, horietatik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

4. Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren bidez eskura dituen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez-ziletzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta AEKren edo hirugarrenen eskubideak urratu gabe. Era berean, ezingo du jardun erabilera-baldintza hauen, indarreko legeriaren edo onartutako erabileren aurka. Bereziki, eta adibide gisa, erabiltzaileak uko egiten dio jarduera hauek egiteari:

  • AEKren, euskalgintzaren edo hirugarrenen agiri elektronikoak edo datuak suntsitzea, eraldatzea, baliogabetzea edo beste edozein eratan hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuei webgunera edo haren zerbitzuetara sartzea oztopatzea, bitarteko informatikoak masiboki erabiliz, edo sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea.
  • Posta arruntaren nahiz elektronikoaren bidez mezuak edo SMSak kopuru handian bidaltzea, edo merkataritza- edo publizitate-asmoz bidaltzea, hartzailearen oniritzirik gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen, kopiatzen, irakurtzen, ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema erabiltzea AEKren edo hirugarrenen sistema informatikoetako gune mugatuetara sartzen saiatzeko, informazioa lortzeko asmoz.
  • Sisteman erabiltzaile gisa dituen baimenak handitzen saiatzea.
  • AEKren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrenen sistema informatikoetan, edozein bitarteko erabiliz, eraldaketak eragin ditzaketen programak sartzea.
  • Beste erabiltzaile baten, AEKren edo hirugarrenen nortasuna iruzurrez ordeztea.
  • Webgunearen bidez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Webgunearen bidez arraza, sexua, sexualitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla eta, ideia edo jarduera diskriminatzaileak sustatzea edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako zerbitzuak edo produktuak sartzea, eskura jartzea edo sisteman biltzea.
  • AEKren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrenen jabetza industrial edo intelektualeko eskubideak urratzea.
  • Hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasun-eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, nazioarteko itunetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.

5. Aldaketak

Baldintza hauek aldatu ahal izango dira AEKk egokitzat jotzen duenean, lege-aldaketetara egokitzeko edo bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketak webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera egongo dira indarrean. AEKk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketen berri emateko.

6. Jurisdikzioa

AEKren eta erabiltzailearen arteko harremana aplikatzekoa den legediak eta eskumena duen jurisdikzioari buruz indarrean dagoen araudiak arautuko dute. Nolanahi ere, araudiak aldeek eskumen baten mende jartzea aurreikusten badu, AEK eta erabiltzailea Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, beste edozein eskumeni espresuki uko eginda.

Erabiltzaileak baldintza hauek betetzen ez baditu edo webguneko edukiak oker erabiltzen baditu, AEKk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibil eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze horiek zigortzeko.

Kargatzen...
Itzuli gora